Javier Solana, Europa eta mundu geopolitika
Noiz eta non
Noiztik: 2015/09/29 Noiz arte: 2015/09/24
Deskribapena
Asteartea, irailak 29ean, 17.30etan, San Telmo Museoan, Donostian, Javier Solana NATOko idazkari nagusi ohiak hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiaren izenburua: ‘¿Qué papel juega Europa en la nueva geopolítica mundial?' (Zein paper joka dezake Europak mundu geopolitika berrian?). Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute, Europar Elkarrizketak izeneko proiektuaren baitan.
ESADEko Ekonomia eta Geopolitika Zentroko Presidenteak Europak etengabe aldatzen doan mundu aldakor honetan joka dezakeen paperaren inguruan hitz egingo du. Horien artean, emigrazioaren krisia, Asia eta Estatu Batuekiko erlazio diplomatikoak edota Estatu Islamiarraren eragina jorratuko ditu.
Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.