Jose Manuel Naredo ekonomialariaren hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/09/30 Noiz arte: 2015/09/29

Deskribapena
Asteazkena, irailaren 30ean, 19:30ean, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan, Jose Manuel Naredo ekonomialari eta estatistikari madrildarrak ‘La economía en evolución' izeneko hitzaldia eskainiko du, UPV/EHUko Ingurumen-Zuzenbideko Online Masterraren testuinguruan. Hitzaldia Cristina Enea Fundazioaren eta aipatutako Masterrak antolatu dute. Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.
Jose Manuel Naredo ekonomialari eta estatistikari madrildar ezaguna ekonomia ekologikoaren dibulgatzaile da, eta esparru horretan ekarpen esanguratsuak egin ditu. Munduaren arazoak kudeatzeko ezgauza izanik, egungo ideologia ekonomiko nagusia arrazionaltasun zientifikoz apaindua azaltzen zaigu. Ideologia horren sorreraren, garapenaren eta ikuspegien inguruko azterketaren aurkezpena egingo du Naredok hitzaldi honetan. Ikuspuntu aldizkakoak sortzeko aukera ere aztertuko ditu.





