-
Hesteetako osasunari buruzko gida berria
-
EHUko bi ikertzailek izarrarteko ingurunean lehen azukrearen detekzioan parte hartu dute
-
2026-2027 ikasturtearen hasierako datak
-
Historiaurreko pinturetako animaliak patroi baten arabera antolatuta daude
-
EHU sinkrotroi teknologiaren potentziala aztertzen ari da ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko
‘Gizonentzako koloniak' mintegiak
Noiz eta non
Noiztik: 2015/10/21 Noiz arte: 2015/10/20
Deskribapena
Urriaren 21etik 28ra, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan burutuko da 'Gizonentzako koloniak. Frankismoaren nekazal eta industria kolonizazioaren arkeologia' izeneko mintegia. Xurxo M. Ayán Vila (UPV/EHUren Ondare Eraikinaren ikertaldekoa) eta José María Señorán (Unibertsitate Konplutentsekoa) antolatzaile izanik, mintegia ‘Una arqueología postcolonial en España. Materialidades y memorias subalternas de la colonización agraria e industrial en el siglo XX' [Arkeologia postkoloniala Espainian. Nekazal eta industria kolonizazioaren menpeko memoria eta materialtasunak] ikerketa proiektuaren barruan dago eta arkeologiatik gai multzo honi egindako lehenengo hurbilketa dugu espainiar estatuaren mailan.
Programaren bidez, fenomeno honen ikusmolde konparatiboa eskaini nahi da, Extremadura, Galizia, Leon, Aragoi, Katalunia eta Euskal Herriko kasuen azterketen ekarpenak erakutsiz. Era berean, UPV/EHUko ikasleek Bilboko ezkerraldeko populazio meatzariari buruz eta Gasteizko auzo langileen inguruan, kasu Zaramaga edo Errekaleor, garatutako ikerketa lanak ere emango dira argitara.