euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Arkitektura eta Zinea CC Donostia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/23 Noiz arte: 2015/10/19

Deskribapena

Datozen urriaren 22an eta 23an (osteguna eta ostirala), 2015eko Creative Commons Film Festival delakoaren Arkitektura eta Hirigintza sekzioa garatuko da. Aurtengo gaia Euskal Herriko frontoia izango da. Saioak EHAEO-GIren ordezkaritzan izango dira (Frantzia pasealekua, 11, Donostia), 18:00etatik aurrera.

Urriaren 22an Pilotalekuaren ikerketa tipografikoari buruzko eta honek hiritar bilbean duen eraginaren inguruko Jardunaldia egingo da. Bertan, besteak beste, Manuel Íñiguez eta Alberto Ustarroz UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasle katedradunek hitz egingo dute, frontoien espazio publikoei buruz.

Urriaren 23an aldiz, ‘Ondarea Guztion On bezela eta hiritartasunaren honen babesa eta kontserbazioan duen parte-hartzearen inguruko jardunaldia. Madrileko Beti Jai pilotalekuaren errehabilitazioa' izeneko jardunaldia egingo da. Jardueran, besteak beste, Daniel Carballo UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasleak hitz egingo du, pilota-jokoaren bilakaeraz.

 

Informazio gehiago hemen