euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

David Wineland Nobel saridunaren hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/23 Noiz arte: 2015/10/22

Deskribapena

Ostirala, urriaren 23an, ostirala, 19:00-etan, Kutxa Andia Aretoan, Donostian, David Wineland Fisika Nobel saridunak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Ordenagailu kuantikoak eta Schrödinger-en katua'. Jarduera Donostia International Physics Center (DIPC)-ek antolatu du, Kutxa Gizarte Ekintzaren laguntzarekin, eta Argiaren Nazioarteko Urtearen baitan. Sarrera doakoa eta librea da eserleku guztiak bete arte. Hitzaldia ingelesez izango da, eta aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaraz eta gazteleraz.gaztelaniaz izango da.

Logika ateen eta memoria elementuen tamaina eskala atomikora gerturatzen ari den heinean, mekanika kuantikoaren legeek sortutako erronka berriei aurre egin behar diegu. Gaur egun, badakigu mekanika kuantikoan oinarritutako ordenagailuak erabiliz, egungo ordenagailu arruntetan tratatu ezin diren problemak ebatziko liratekeela. Bitxia badirudi ere, eskala handian egitea posible balitz, dispositibo hauek Schrödinger-ek 1935ean irudikatu zuen katu famatuaren ezaugarri berberak izango lituzkete, zeina bizirik eta hilda zegoen aldi berean. Ioi atomikoekin egindako esperimentuen bitartez, NIST-eko lantaldea gai hauetan murgiltzen nola joan zen kontatuko du David Winelandek, munduko beste hainbat laborategitan ere egiten ari diren lanaren nondik norakoak aditzera emanez.

David Wineland NIST-eko (Norma eta Teknologia Institutu Nazionala, Boulder, Colorado) fisikari amerikarrak 2012an Nobel Saria jaso zuen Fisikan, partikula kuantiko soilekin egindako lan esperimental aitzindariei esker. Bere aurkikuntzek Fotonikan gaur egun gauzatzen ari den ikerketaren oinarriak finkatu ditu, zeinak fotoien, hau da, argi partikulen propietateak erabiltzen dituen teknologia berriak sortu eta fisikaren legeak ulertzeko. Ikerketa lerro honek ekarri dituen aurrerapenen artean, ordenagailu kuantikoa eta erloju atomiko ultrazehatzak nabarmentzen dira.

 

Argazkia: DIPC