Isnel Martínez irakasle kubatarraren hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/02 Noiz arte: 2015/10/30
Deskribapena
Astelehenean, azaroaren 2an, 10:30ean, UPV/EHUko Donostiako Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan, hitzaldi bat emango du Isnel Martínez Montenegrok, Camilo Cienfuegos Matanzaseko Unibertsitateko (Kuba) Zuzenbide Prozesaleko irakasleak, Kubako familiaz besteko gatazkak auzitegietatik kanpo konpontzeak dituen abantaila eta desabantailei buruz. Sarrera doakoa da.
"Isnel Martínez Montenegroren hitzaldi honetan erakutsi nahi da Kuban nola eragiten duten gatazkak auzitegietatik kanpo konpontzeko beste mekanismo batzuek. Izan ere, Kuba nazioarteko merkataritza harremanetan murgilduta dabil orain, inbertsiogile atzerritarren segurtasun juridikoa hobetu nahian" adierazi du Antonio María Lorca Navarretek, UPV/EHUko Zuzenbide Prozesaleko katedradunak eta ekitaldi akademikoaren antolatzaileak.
Argazkia: Universidad Católica de Temuco