euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Antzerki Tailerrak ateak irekiko ditu

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/11 Noiz arte: 2015/11/06

Deskribapena

Asteazkenean, azaroaren 11n, 16:00etatik 20:00etara, Donostiako UPV/EHUko Ignacio Barriola Zentroko entzunaretoan, ateak zabaltzeko jardunaldi bat egingo dute Maite Agirrek zuzentzen duen Antzerki Tailerrean, bertan egiten duten lana ezagutarazteko.

Gainera, Bea Insa aktoreak 'Medea Material' izeneko antzezlan fisiko bat aurkeztuko du, eta hitzaldi bat eta entrenamendu fisiko-bokalaren erakustaldi bat egingo ditu, antzezlan honen atzean dagoen barne lanari buruz hitz egiteko.

Bea Insa aktoreak antzerki munduan lan egiten du, eta Teatre Escola de València eskolako Arte Dramático en Máscara titulua du. Beste hainbat eskolatan ere aritu da ikasten: Odin Teatret (Danimarka), Centro di Ricerca Teatrale de Milano, Karmele Aranburu, Pablo Ibarluzea, Teatro Esclante, Roberto Romei, Adolfo Simón, Patrick Rabier, Julie Goell, Linda Wise eta Enrique Pardo (Roy Hart teknika), besteak beste. Hogei antzezlan profesional baino gehiago egin ditu, besteak beste: Farsa infantil de la cabeza del Dragón (Mascara Teatre), Ship of fools, Los cuentos de Canterbury (G. Chaucer), La mujer sola (Dario Fo) eta Medea Material (H. Müller). Espainian, Frantzian, Herbehereetan, Alemanian, Polonian, Argentinan, Mexikon, Italian, Grezian eta Maltan aurkeztu ditu antzezlanak Dozena bat antzezlanetik gora zuzendu du, amateurren eta profesionalen artean, Katalunian, Frantzian eta Euskal Herrian. Gaur egun Bilbon bizi da, eta Ramón Barea eta Pako Revueltasekin lan egin du PABELLON Nº 6-en.