euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

Rosa Monterok Kriminologiako ikasturte berriari hasera emango dio

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/19 Noiz arte: 2015/11/18

Deskribapena

Osteguna, azaroaren 19an, 19:00, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko auditoriumean, Donostian, Antonio Beristain irakaslearen omenezko V. Topaketaren esparruan, egingo da Kriminologiako Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia. Hasierako lezioaz Rosa Montero Gayo arduratuko da. Idazlea eta kazetaria da, eta izenburu hau duen hitzaldia emango du: ‘Volar con la mochila de piedra: recuperación victimal y reinvención desde la Literatura y el Periodismo'.

Jarraian, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrietak eta Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendari eta Asociación Internacional de Derecho Penal elkarteko ohorezko presidente José Luis de la Cuestak ekitaldiari amaiera emango diote.
 

Argazkia: Patricia A. Llaneza. UPV/EHU