Antonio Beristain irakaslearen omenezko V. Topaketa Biktimologikoa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/19 Noiz arte: 2015/11/16
Deskribapena
Osteguna, azaroaren 19an, 09:30etik aurrera, UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko "Antonio Beristain" auditoriumean, Donostian, egingo da Antonio Beristain irakaslearen omenezko V. Topaketa, "Miradas victimológicas sobre el nuevo Código Penal y El Estatuto de la víctima" izenburupean. UPV/EHUko Kriminologiako Euskal Institutuko "Antonio Beristain" Katedra da antolatzailea.
Jardunaldiaren helburua da Beristain irakaslearen legatu biktimologikoa eta kriminologikoa ezagutaraztea eta hedatzea. Zehazki, bosgarren edizio honen helburua da azken aldiko zigor erreformen eragina eta Biktimaren Estatutu berria eztabaidatzea; orobat, eztabaidagai izango dira migrazioa eta giza eskubideak, eta berreskuratze biktimala, literaturaren ikuspegitik. Edonor bertara daiteke ekitaldira.
Ekitaldian izango dira, besteak beste, honako hauek: José Luis de la Cuesta, Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendaria eta Asociación Internacional de Derecho Penal elkarteko ohorezko presidentea; Ignacio José Subijana, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko presidentea; Marta Sánchez Recio, Gipuzkoako bitartekaritza fiskala eta Grupo Europeo de Magistrados por la Mediación (GEMME) taldeko kidea; Virginia Mayordomo, "Antonio Beristain" katedrako zuzendaria; eta Enrique Echeburua, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna.
Halaber, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrietak eta Kriminologiako Euskal Institutuko zuzendari eta Asociación Internacional de Derecho Penal elkarteko ohorezko presidente José Luis de la Cuestak emango diote amaiera topaketari.