Donostiako Eskola Politeknikoaren diplomak emateko ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/20 Noiz arte: 2015/11/19
Deskribapena
Ostirala, azaroaren 20an, 19.00etan, UPV/EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa, 2014-2015ko promozioko 327 titulaturi zein Garraio Sistemak Unibertsitate Masterren eta Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean titulatu diren ikasleri diplomak emateko ekitaldia egingo da. Bertan titulazio bakoitzeko espediente onenak eta Gradu Amaierako Lan onenak dagozkien bezala aintzat hartuko dira. Guztira 500 pertsona baino gehiago bilduko dira.
Ekitaldiaren buru UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrieta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte eta eskolako zuzendaria David Esteban izango dira, baita Ingeniari Teknikoen, Arkitekto Teknikoen eta Herri Lanetako Ingeniari Teknikoen Elkargo ofizialen ordezkariak ere.
Horrez gain, ekitaldian 2014-2015 ikasturtean erretiroa hartu duten irakasleei eta eskolan 25 urte lanean bete dituztenei omenaldia egingo zaie ere.
EGITARAUA
- Ekitaldiari hasiera emateko, eskolako zuzendariaren agurra.
- Eskolako Idazkari Akademikoak 2014-15 ikasturteko oroitidazkia irakurriko du.
- Ikastegiaren langileei 25 urtez egin duten lanagatik eta jubilatu den pertsonalari esker onak eman.
- Ricardo Echepare Zugasti, eskolako Ohorezko Irakasleari esker onak eman.
- 2014-15 ikasturtean Garraio Sistemak Unibertsitate Masterren titulatutako ikasleen errekonozimendua.
- 2014-15 ikasturtean Material Berriztagarrien Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean titulatutako ikasleen errekonozimendua.
- 2014-15 ikasturtean Gradu Amaierako Lan onena egin duten Gradu titulazioko ikasleen errekonozimendua eta Elkargo Ofizialen aldetik sari-banaketa.
- 2014-15 promozioan espediente onena eduki duten Graduko ikasle titulatuei errekonozimendua.
- 2014-15 ikasturtean graduatu diren ikasleei diplomak banatzea.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren agerraldia
- UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak amaiera emango dio ekitaldiari.
- Musika ekitaldia (Musikene).