euskaraespañol

Redes sociales campusa

Bioeraikuntzari buruzko jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/27 Noiz arte: 2016/01/25

Deskribapena

Asteazkenean, urtarrilak 27ean, 12:30etan, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren areto nagusian, Donostian, Bioeraikuntzari buruzko Bigarren Jardunaldia izango da.

Bertan, Álvaro E. Olaiz arkitektoa (UPV/EHU) eta Ekian elkarteko kideak bioeraikuntzako bigarren erakusketaren aurkezpena egingo du. Erakusketa ikastegiko behe-solairuko kale-korridorean ikusi ahal izango da.

Halaber, Oreka Arkitektura bulegoko kide Ekaitz Uribe Rus eta Nagore Tolosa Irazusta arkitektoak (UPV/EHU) hitzaldia eskainiko dute. Izenburua: ‘Bioeraikuntzari sarrera'.

Azkenik, Petra Jebens-Zirkel Architecture bulegoko kide Petra Jebens arkitektoa eta Espainiako Baubiologie Institutuko lehendakariak zein Alfred Zirkel, informatikaria, autoeraikitzailea eta Espainiako Baubiologie Institutuko idazkariak ‘Bioeraikuntza eta autoeraikuntza' izeneko hitzaldia eskainiko dute.

Sarrera librea da.