-
Partekatu autoa, aurreztu dirua eta iritsi zuzenean campusera
-
Simulagailu kuantikoak diseinatzeko bide berriak zabaldu dira
-
Hogeita hamar bat nazioarteko unibertsitatek esperientziak eta praktika onak partekatu dituzte Donostian
-
Osasun mentala: gainditu gabeko gaia
-
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
Hara norekin topatu ginen Ondarrun!
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2026/10/22
NON: Ondarroa-Saturraran pasealekua NOIZ: 2026ko urriak 16. NORK: EHU.
Geologiako ikasleak batzuetan ikasgelatik irten eta bertatik bertara ikasten dute. Pasa den ostiralean 3. kurtsoko 25 ikasle Saturraran eta Ondarroa arteko ibilbidera joan ziren eta bertan topatu genituen. Zertan ari ziren? Hortxe azaleratzen diren Kretazeo garaiko itsaspeko segida turbiditiko batean (hau da, flysch batean) metaturiko arroka ezberdinak sailkatu, deskribatu eta interpretatzen galdera hauei erantzuna bilatzeko: non metatu ziren, nondik eta nola etorritako sedimentuak ziren gaur arroka bilakatuta topatzen ditugunak... “Landa-irteera batean Ondarroara joaten gara azaleramenduaren kalitateagatik eta segidak ulertzeko duen zailtasun mailagatik”, azaldu digu Arantza Aranburu irakasleak. Ikusi genituen behintzat adi-adi zeuden ikasleak.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus