-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
The Bright-en kontzertua Unibertsitate pabiloian
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/09 Noiz arte: 2016/03/07
Deskribapena
Asteazkean, martxoak 9, arabar campuseko Unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) The Brighten kontzertua izango da 19.00etan abiatuta, ehukultura programazioko jardueren barruan.
2015eko urriaren 16an ‘Líneas Divisorias' iritsi zitzaigun, The Bright duo leondarraren hirugarren albuma. Miryam Gutierrezek eta Anibal Sanchezek sustrai amerikarreko folka eraldatu, azeleragailua zapaldu eta anpliak saturatu dituzte, uda horretan Paco Locorekin Puerto de Santa Marian grabaturiko 11 single bizi-bizi ekartzeko. Eta igartzen da aldaketa: soinuak berehalakoa dirudi, nahita egindako akatsak dituena, eta zenbaitetan gogora dakarzkigu New Wave estiloa, Blondie bera, The Cure taldearen gitarrak, Bowieren soinu saturatua. Denborarekin, bada, ikusi da Radio 3 kateak asmatu zuela errebelazio taldetzat hautatu zituenean ‘Soundtrack for a Winter's Tale' (Subterfuge 2011) beren lehenengo lanagatik. Orain, ‘Estados' (Subterfuge 2013) disko ilun eta egokiaren ostean, urteko ezustekorik handienetako bat izan zitekeena datorkigu.
Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.