-
EHUren Adimen Artifiziala, Ingeniaritza Kimikoa eta Hezkuntza, munduko 200 onenen artean, gaikako Shanghaiko Rankingaren arabera
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Unibertsitate eredu propioa aldarrikatu du errektoreak EHUren ikasturtearen irekieran
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
NUPko antzerki talde batek Polifonia lana taularatuko du
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/22 Noiz arte: 2016/03/17
Deskribapena
Asteartean, martxoaren 22an, 18:00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan, Donostian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko antzerki taldeak Diana de Paco Serranoren Polifonia lana antzeztuko du. Sarrera doakoa izango da.
Sinopsia: "Greziar emakumezko mito klasiko handietako sei, Penelope, Helena Troiakoa, Medea, Klitemnestra, Fedra eta Antigona, beren errealitatearen gatibu dira, eta, linbo moduko horretan, egindako krimenen oroitzapenen aurka borrokatu behar dute. Historiak epaituak ditu, baina sinetsarazi digutena bezain errudunak al dira benetan? Aurki al dezakegu haiek egindakoen aringarririk? Gizonak ikusle huts gisa jokatu al du haien gatazketan? Polifonia, ahots ugari eta errealitate bakarra, bai, baina zein?
Antzezlan hori baino lehen, 17:00etan, Ignacio Maria Barriola Zentroaren inguruan, UPV/EHUko Antzerki Gelak Itaca happeninga egingo du, James Joyceren Ulysses lanean oinarrituriko emanaldia.