euskaraespañol

Redes sociales campusa

Ibaietako bioingeniaritza arloko aditu Bernard Lachat-en hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/14 Noiz arte: 2016/04/07

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 14an, 18:30etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Gradu Aretoan, Donostian, Bernard Lachat bioingeniariak (BIOTEC, verein für Ingenieurbilogie, BIOTEC, Suitza) hitzaldia eskainiko du. Ibaiaren lehengoratze kontzeptuak erabilita ibaia eta azpiegituren arteko elkarbizitzaz arituko da proiektuen adibideen eskutik. Paola Sangalli (Federación Europea de Ingeniería del Paisaje) EFIB-ko lehendakariak aurkeztuko du hizlaria.

Sarrera librea da.

Bernard Lachat biologoa eta hidraulikako ingeniaria da. Biotec SL, Delemonteko zuzendari teknikoa. Suitzako Ura Saria 2013. Ibaietako bioingeniaritza arloko aditu nagusietako bat. 1976. urtetik aurrera proiektu ugari egin ditu hainbat arlotan: Ibaien berreskurapena eta suspertzea, mendi-hegalen egonkortzea, azpiegiturak, etab. Hidroekologian eta lurraren erosioaren kontrolean aditua da eta bioingeniaritza arloko hainbat argitalpenen egilea ere bai. Suitzako eta Frantziako Unibertsitate desberdinetan ikastaro eta hitzaldi ugari eman ditu

Jarduera DSS2016ko ‘HidroLogikak. Ibaitik badiara' baitan antolatu du (Asociación Española de Ingeniería del Paisaje) AEIP-k, Cristina Enea Fundazioaren eta DSS2016-ren laguntzaz.