Jardunaldia: Ondarea eta generoa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/05/12 Noiz arte: 2016/05/04
Deskribapena
Tokia: Lascaray Ikergunea zentroa (Miguel de Unamuno Etorbidea, 3. Vitoria-Gasteiz)
Asistentzia: doakoa
Izen-ematea: derrigorrezkoa
Informazioa eta izen-ematea: laura.paunero@ehu.eus / 945 014 546
Jardunaldi honen bitartez ondare kulturala kudeatzeko ez dela beti genero ikuspuntua integratzen ikusgai jarri nahi da, eta horren ondorioz, emakumeen eskubideak urratu egiten direla eta bizitza kulturalean emakume zein gizonei rolak ezartzen zaizkiela.
Horretarako, nazioarteko mailako eta gure inguruneko genero desberdintasunak erakusten dituzten zenbait adibide erabiliko dira.
Hitzaldiak:
- Non geratzen da generoa Nazio Batuak Ondarearekiko egiten duen babesean? - Maider Maraña
- Memoriaren berreskuratze prozesuak generoaren ikuspuntutik: Saturraraneko emakumeen kartzelaren kasua – Garazi Lizaso
- Emakumeak Danborradaren konkistan: emakumeen borroka Euskadiko ondare ez materialetan parte hartzeko – Xabier Kerexeta eta Margaret Bullen
- Maskulinitate berriak ondare ez materialetan: tangoaren kasua gizarte eta genero analisi batetik.