Gipuzkoako Erizaintzako graduazio ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/06/16 Noiz arte: 2016/06/15
Deskribapena
Osteguna, ekainaren 16an, 19.00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan, Donostia, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko (Donostiako Erizaintza Ataleko) aurtengo 116 tituludun berrien graduazio ekitaldia izango da.
Ekitaldian Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Los nuevos viejos' izeneko hitzaldia eskainiko du.
Egitaraua:
-
Ekitaldi Akademikoaren hasiera:
- Enrique Hilario Rodríguez, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
- Mª Pilar Tazón, Donostiako Erizaintza Ataleko koordinatzailea
-
Irakaspen Hitzaldia: ‘Los nuevos viejos'
- Arantxa Urretabizkaia, idazlea
- 2015/16ko Erizaintzako Gradu-Promozioko ikasleen ordezkarien parte hartzea
- Graduatu berriei diplomak ematea.
-
Ekitaldi Akademikoaren amaiera:
- Ana Arrieta, Gipuzkoako Campuseko errektoreordea