Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko Graduazio Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/09/22 Noiz arte: 2016/09/20
Deskribapena
Ostegunean, irailak 22, arratsaldeko 18:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean 2015/2016 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izango da.
Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea ekitaldiaren buru izango dira.
Aipatutako ekitaldian Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan, Ingeniaritza Mekanikoko Graduan eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan titulatuei diplomak emango zaizkie.
Egitaraua:
- Ekitaldi Akademikoaren hasiera: Jose Ignacio San Martin, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko ataleko koordinatzailea.
- Eibarko alkatearen parte-hartzea, Miguel de los Toyos.
- Ikasleen ordezkarien parte-hartzea.
- 2015/2016 ikasturtean graduatutako ikasleei Diplomak ematea.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren parte-hartzea, Cristina Uriarte.
- UPV/EHUko errektorearen parte-hartzea, Iñaki Goirizelaia.
- UPV/EHUko abesbatzaren emanaldia.