euskaraespañol

Redes sociales campusa

Emakumeak mundu profesionalean

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/17 Noiz arte: 2016/10/14

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Astelehena, urriaren 17ean, 14:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Mertxe Larrañaga Ekonomia Aplikatua I saileko zuzendariak hitzaldia eskainiko du. Izenburua: ‘Las mujeres en el mundo profesional'. Hitzaldiaren helburua da, besteak beste, unibertsitateak genero berdintasunarekiko duen konpromisoa ikusaraztea. Mertxe Larrañaga irakaslearen ikerketa ildoetan honako gaiak sartzen dira: ekonomia feminista, ekonomia soziala eta tokiko garapena.

Halaber, ekitaldian, Joseba Amondarainek (Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua) EMEKIN programa aurkeztuko du. Honen helburua da Gipuzkoako Lurralde Historikoan enplegua sustatzea emakumeek bultzatutako enpresa proiektuen bidez, enpresa bat sortzeko prozesuan laguntza pertsonalizaturako sistema integral bat eskainiz.

Sarrera irekia eta doakoa da.