euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Kriminologiako karrera bukaerako ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/25 Noiz arte: 2016/11/22

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, azaroaren 25ean, 12.30ean, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretoan, Donostian, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Kriminologia Graduaren karrera bukaerako ekitaldia egingo da.

Zuzendariek, irakasleek eta ikasleek osatutako segizioa UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko sarrera nagusitik, 12.00etan, abiatuko da (Manuel Lardizabal Pasealekua, 2), Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz (Elhuyar plaza, 1).

Ekitaldiaren buru izango dira Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Santiago Redondo Bartzelonako Unibertsitateko Nortasuna, Baliospena eta Psikologia Tratamendua saileko irakasle titularra eta promozioaren aitabitxia.

Egitaraua

  • 12:00etan. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Sarrera
  • 12:15etan. Ignacio Maria Barriola Zentroko entzunaretorantz jarraigoa
  • 12:30etan. Ekitaldiari hasera emango zaio
    • Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
    • Promozioaren aitabitxiaren hitzaldia
    • Graduko Sari Berezia ematea
    • Gradu Amaierako Lan onenaren sari ematea
    • Diploma ematea
    • Ikasleen ordezkarien hitzak
    • Ekitaldiaren amaiera UPV/EHUko errektorearen hitzekin
    • Musika emanaldia