euskaraespañol

Redes sociales campusa

Europar Batasuna mundu mailako aktore gisa: Ekialdera begiratuz

Noiz eta non

Noiztik: 2016/12/15 Noiz arte: 2016/12/12

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Osteguna, abenduaren 15ean, 19:00etan, San Telmo Museoan, Donostian, Europar Elkarrizketen aurtengo azken saioan Rose Fenton arte ekoizle eta aholkularia eta Jens Nymand Christensen Europako Batzordeko diputatu eta Hezkuntza eta Kulturako zuzendari nagusia izango dira. Xabier Paya Ruiz DSS2016ko kultur zuzendariak moderatzaile lanak egingo ditu. Jarduera Globernancek, DSS2016euk eta San Telmo Museoak antolatu dute.

Sarrera librea da.

Europaren eraikuntzaz ari garenean, erakunde politikoekin erlazionatutako gaiak dator burura. Aitzitik, politikaz haratago, badaude iritzi publikoan eragin handia duten indarrak; sormenean oinarrituta, Europarentzat narratiba partekatua sortzen lagundu dezaketen botereak, alegia.

*Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.europeandialogues.eu webgunearen bitartez

*Era berean, nahi duenak aldez aurretik hizlariei galderak bidaltzeko aukera izango du, bai Twitter bidez @EUdialogues, edota Facebook sarearen bitartez/European Dialogues