-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Proiektu arkeologikoa Cabo Verden
-
Euskal kazetarien artean Adimen Artifizialaren erabilera zalantza etikoek baldintzatzen dute
XVI. Donostiako Orfeoia – UPV/EHU Sariaren banaketa ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2017/03/10 Noiz arte: 2017/03/06
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostiralean, martxoaren 10ean, 19:00etan, UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Ikastegiko entzunaretoan, Donostian, XVI. Donostiako Orfeoia – UPV/EHU Sariak banatuko dira.
Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarri eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkizia ekitaldiaren buru izango dira.
Edizio honetan honako saridunak izan dira: Juanjo Mena, musikaren munduan egin duen lanagatik eta ibilbide nabarmenagatik, eta musika ikerketaren saria, berriz, Mario Lerena Gutierrez, ‘La música teatral de Pablo Sorozabal Mariezcurrena (1897-1988): Ensayo de análisis' doktorego tesiagatik.
Ekitaldia bukatzean, Donostiako Orfeoiak emanaldi ireki bat joko du. Sarrera librea da.