-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
EHUk errekurritu egingo du USaPen harira epaileek hartutako erabakia
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Proiektu arkeologikoa Cabo Verden
-
Euskal kazetarien artean Adimen Artifizialaren erabilera zalantza etikoek baldintzatzen dute
Jardunaldia: ‘Aspectos laborales en las relaciones societarias de las cooperativas de trabajo asociado'
Noiz eta non
2017/03/28 2017/03/28, 15:30 - 17:49
Kokapena
Zuzenbide Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asteartean, martxoak 28, 15:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' izenburuko V. Jardunaldiak hasiko dira. Sara Lallana eta Garbiñe Biurrun irakasleen zuzendaritzapean garatzen diren jardunaldi hauen barruan, orotara, zortzi hitzaldi eskainiko dira eta, besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte.
Hitzaldi hauen artean, aipatzekoa da martxoak 28ean Iñigo Nagore Apariciok, Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuko kidea eta abokatuak, ‘Aspectos laborales en las relaciones societarias de las cooperativas de trabajo asociado' izenburupean emango duena
Saio guztiak 15:30ean hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat izango da. Sarrera doan da.