-
8.600 ikasle berrientzako aurkezpen saioak hasiko dira bihar EHUn
-
EHUko talde batek dekagono formako egitura bat aurkitu du Saturnoko hodeietan
-
Karabela portugesa, alga toxikoak eta Kantauri itsasoko beste biztanle berri batzuk
-
2050erako autosufizientzia energetiko justu eta publikoa lortzeko aukerak
-
Iván Pérezek nautika arloko MAL onenaren saria jaso du
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren ibilbide dualaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/03 Noiz arte: 2017/05/02
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkena, maiatzaren 3ean, 12:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Ekitaldi Aretoan, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak aipatutako ikastegian datorren ikasturtean (2017-2018) ADEGIrekin zein Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean abian jarriko duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren ibilbide dualaren aurkezpena egingo da.
Txandaketaren helburu nagusia ikaslearen gaitasuna garatzea da, profil profesionalarekin eta inguruko enpresen beharretara egokitzearekin loturik.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
- Jon Barrutia, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
- Garikoitz Agote, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendari nagusia
- Mikel Sarriegi, ADEGIko Ezagutzaren Kudeaketa eta Prestakuntza zuzendaria
- Jose Mari Beraza, ikastegiko koordinatzaile-dekanordea