-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
‘Manual de Derecho civil vasco' lanaren aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/11 Noiz arte: 2017/05/09
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Osteguna, maiatzak 11, 16:30etan, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan, Donostian (Mandasko Dukearen Pasealekua, 11, behea), ‘Manual de Derecho civil vasco' lanaren aurkezpena egingo da. Atelier Libros argitaletxeak kaleratu du lana. Aurkezpen ekitaldia Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan aste honetan burutzen ari den ‘Aproximación al nuevo derecho civil vasco en general y al novedoso esquema sucesorio en particular' izeneko jardunaldien baitan antolatu da.
Ekitaldian gidaliburuaren egiletariko hiruk parte hartuko dute:
- Jacinto Gil, Zuzenbide Zibileko katedradun eta UPV/EHUko Zuzenbide Zubila sailaren zuzendaria
- Gorka Galicia, UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra
- Clara I. Asua, UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko katedraduna
‘Manual de Derecho civil vasco' unibertsitateko lan bat da. Zuzenbide zibileko ospe handiko ikerlariek idatzi dute gidaliburua. Honek bost ardatz nagusi ditu: euskal sistema zibila; haur eta gazteei arreta; gizarte antolaketa; bikote bizikidetzaren egituraketa; eta azkenik, ondorengoen erregimen berria. Halaber, gidaliburu hau abokatuak izango diren unibertsitate ikasleentzat praktikarako behar duten eduki garrantzitsuena azaltzeko ezinbestekoa da.