euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Jardunaldia: Europako zigor arloko justiziaren sistemetan oinarrizko eskubideak

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/12 Noiz arte: 2017/05/11

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, maiatzaren 12a, UPV/EHUren Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, ikastaro bat egingo da Arartekoak eta UPV/EHUren Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatuta, gai honen gainean: 'Zigor arloko prozesuaren bermeak Europar Batasunaren araudiaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziaren argitan'.

Jardunaldiaren hasiera ekitaldia, 9:00etan, UPV/EHUren Carlos Santamaría Zentroan, izango da.

Inaugurazioan izango dira:

  • Manuel Lezertua arartekoa
  • Juana Goizueta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
  • María Jesús San José Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia sailburua
  • Lourdes Maiztegui, Legelarien Euskal Kontseiluko presidentea
  • Juan Luis Ibarra, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko presidentea
  • Carmen Adán del Río, Euskal Herriko fiskal nagusia

Hizlari jardungo dute, besteak beste, Péter Csonka Europako Batzordearen Zigor Zuzenbideko Ataleko buruak, Holger Matt Abokatu Penalisten Europako Elkarteko presidenteak eta James MacGuill Abokatuen Partzuergoen Europako Kontseiluaren Zuzenbide Penaleko Batzordeko presidenteak.

Ikastaro honen bidez, ikuspegi orokor bat eman nahi da Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren eta Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarik garrantzitsuenaz (adibidez, alderdikeriarik gabeko epaiketa bat izateko eskubidea, errugabetasun ustea edo, lege-laguntza izateko eskubidea).