-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Kiroldegian, kirolean
-
‘Zinema eta Zientzia’ ziklo berria abian da
-
Teknika berri batek ozeanoen oinarri diren mikroorganismoen ezkutuko mundua ekarri du argitara
-
Ahozko historiak ikasleen enpatia eta motibazioa hobetzen ditu
Mugikortasun programetako bisitariei agur esateko ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2017/05/17 Noiz arte: 2017/05/15
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkena, maiatzaren 17an, 11:00etan, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian, UPV/EHUk nazioarteko bisitariei agur esateko ekitaldia egingo du.
Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte:
- Nekane Balluerka, UPV/EHUko errektoreak
- Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak
- Marta Barandiaran, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordeak
- Gorka Orueta, Nazioarteko Mugikortasuneko zuzendariak
Ikasle batzuek ere hartuko dute parte ekitaldian, kontatzeko nolakoa izan den UPV/EHUn bizi izan duten esperientzia; unibertsitateak bere esker ona adieraziko dio Bilboko ESN elkarteari, ikasleei ematen dien laguntzagatik; eta Kepa Junkera musikariak euskal musika tresna tradizionalei buruzko tailer bat gidatuko du.
PROGRAMA
11:00 Familia argazkia Carlos Santamaria zentroko harmailadian
11:10 Nire esperientzia UPV/EHUn (nazioarteko bisitarien lekukotzak)
11:15 Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen agurra
11:30 Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen hitzak
11:40 UPV/EHUko errektorearen hitzak
12:00 Kepa Junkerak gidatutako masterclass-a: "Instrumentos tradicionales de Euskal Herria"
12:45 Oparien zozketa
13:00 Luntxa