-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Hizkuntzen erabilerak (eta ez elebiduntasunak bakarrik) eragiten dio kontrol inhibitorioari
-
Gaizkia, Auschwitzetik Gazara
-
Ikasketa amaiera bateratua unibertsitate publikoaren aldeko ekitaldia izan dadin
Kongresua: Hiri-berroneratzea
Noiz eta non
Noiztik: 2017/07/11 Noiz arte: 2017/07/05
Kokapena
Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Uztailaren 11 eta 12an, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean ospatuko da "Hiri-berroneratzea: lurraldearen antolamendua eta eremu degradatuen zaharberritzea" kongresua. Berau Kultur Paisaia eta Ondarea UNESCO Katedrak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatu dute.
UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitako kongresuaren aurkezpenean parte hartuko dute Iván Igartua Ugarte UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak eta Arantza Leturiondo Aranzamendi Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintzako sailburuordeak.
Kongresuan industria-, hiri- eta komunitate-birgaitzeko hainbat esperientzien berri emango da. Zaharkitze-arriskua duten eremuetan esku-hartzeak, "paisaia natural" versus "kultur paisaia" dikotomia tradizionalaren aurrean, bien sintesia defendatzeko. Paisaia osatzen duten elementuen osotasunaren aldibereko balorazioa.
Informazio gehiago: https://www.uik.eus/es/regeneracion-urbana-ordenacion-del-territorio-y-recuperacion-de-areas-degradadas