-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Kontzertua: The Limboos Unibertsitate Pabiloian
Noiz eta non
Noiztik: 2017/10/25 Noiz arte: 2017/10/23
Kokapena
Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Asteazkenean, urrian 25, arabar campuseko unibertsitate pabilioian (Apraiztarrak 1, 01006 Vitoria/Gasteiz), 19:00etan hasita, The Limboosen kontzertua izango da, EHUkultura programazioaren jardueren barruan.
The Limboos hutsetik agertu ziren duela lau bat urte. Aste gutxiren buruan, single bat grabatu zuten, errepidera atera, eta harrezkero jira eta bira ibili dira gaurdaino. Musika taldea Europa erditik ibili da bere ‘Rhythm & Blues Exotikoa' jo eta ke, erraz ahazten ez den show bat eszenaratuz. ‘Space Mambo' haien lehendabiziko LPak (Penniman Records, 2014) ustekabean harrapatu zuen jende guztia, baita hedabideak ere, eta beren abesti eta zuzenekoek era guztietako entzuleak liluratu zituzten, rock and roll zaleen giroetatik at ere.
‘Limbootica!' bigarren LP diskan, taldeak erritmoaren muinera heltzeko bidean jarraitu zuen, sustraien musika onenaren erdigunera egindako bidaian, ibilbidearen bihurgune bakoitzean ikertu eta hazteari utzi gabe. The Limboosek ez du parerik. Talentua, lanean buru-belarri eta kategoria, horiek dira beren armak. Eta ‘Limbootica!'ri esker, asko eta gehiago izango dira haiekin amorratuta eta irrikitan dauden zaleen jende taldea.
Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.