-
Euskara eta Literatura II irakasgaiak ez du portaera berezirik erakusten USaPeko emaitzak osotasunean aztertzen direnean
-
Oceanus Plasticus proiektua saritu dute diseinu grafikoko lehiaketa garrantzitsuenetan
-
Euskal kazetarien artean Adimen Artifizialaren erabilera zalantza etikoek baldintzatzen dute
-
EHUpodcast: Eguna gau
-
EHU Eusko Jaurlaritzarekin batzartuko da USaPren gaineko autoaren ondorioak aztertzeko
UPV/EHUri buruzko Informazio-Jardunaldia Errenterian
Noiz eta non
2017/12/19, 18:30 - 00:00
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Asteartean, abenduak 19, 18.30etan, Reina Aretoan, Errenterian, (Xenpelar, 2), Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da.
Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.
Guztira, UPV/EHUk 10 batzarrak egingo ditu Gipuzkoan. Errenteria ostean, ondorengo asteetan Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Legazpi, Zarautz, Arrasate) urtarrilaren 12an Irunen emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko.