-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
EHUren memoriaren zaindaria
NanoKOMIK erronkaren sari-banaketa
Noiz eta non
Noiztik: 2016/06/10 Noiz arte: 2016/06/09
Deskribapena
Ostirala, ekainaren 10ean, 19:00etan, DSS2016ren egoitzan, Donostian, Donostia International Physics Center-DIPCk eta CIC nanoGUNEk antolatzen duten nanoKOMIK erronkaren sari-banaketa izango da. Halaber, 18:30tatik aurrera erronkara aurkeztutako komiki-erakusketa ikusgai egongo da.
NanoKOMIK erronkaren lehenengo edizioa da. 12 eta 18 bitarteko gazteek nanozientzia eta nanoteknologiari esker gaitasun eta trebezia bereziak eskuratu dituen pertsonaia bat sortzea eta komikiaren bidez hari buruzko istorio bat kontatzea izan da erronka. Lehenengo saria, bigarren saria, aipamen berezia eta publikoaren saria banatuko dira.
Sariak banatuko dituzte:
- Ricardo Díez Muiño, DIPCko zuzendaria
- Txema Pitarke, CIC nanoGUNEko zuzendaria
- Sonia Arnés, FECYT-eko Kultura Zientifiko eta Berrikuntza saila
- Lorena Montejo, DSS2016ko Ahotsen Itsasargia.