euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Egungo euskal eskulturaren erakusgaiak

EHUren Arabako Campusean Eskuahaldunek antolatutako bi eskultura erakusketa izango dira ikusgai

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/09/12

Erakusketaren aurkezpen-ekitaldiaren irudia. | Argazkia: Nuria González. EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako Campusean Eskuahaldunak Euskal Herriko Eskultoreen Elkarteak antolatutako bi eskultura erakusketa ari dira irailaren 8tik urriaren 24ra. Erakusketak Elurreta eraikineko Koldo Mitxelena bibliotekan eta Unibertsitate Pabiloiko Erakusketa Aretoan daude zehazki.

Ixone Fernandez de Labastida Medina, Arabako Campuseko errektoreordea, Gorka Elordieta Alcibar, Arabako Campuseko Ikasle, Euskara eta Kultura zuzendaria, eta Eskuahaldunak elkartearen ordezkari gisa Guillermo Olmo, Ines González de Zárate eta Belen Urutxurtu izan ziren "Egungo euskal eskulturaren erakusgaia" erakusketaren aurkezpen ekitaldian.

Duela hiru urte sortutako Eskuahaldunak elkarteak hirurogei erakusketa kolektibo baino gehiago egin ditu, berrehun artista baino gehiagoren presentziarekin, 100.000 bisitari baino gehiago dagoeneko. Bere helburua, "munduan ezagunak eta aintzatetsiak izan garen diziplina artistiko bati eustea, neurri handi batean lur honetan sortu ziren erreferente handiei esker, joan den mendearen bigarren erdian gure herria modernizatzen lagundu zuten aldaketak gidatu zituztelako".

Bi erakusketa, bi espazio

I ERAKUSKETA

Elurreta eraikina (Koldo Mitxelena biblioteka)

Nieves Cano, 33. 01006 Vitoria-Gasteiz

Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 20:30etara.

II ERAKUSKETA

Unibertsitate pabiloia (Erakusketa aretoa)

Apraiztarren kalea 1, 01006 Gasteiz

Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.