euskaraespañol

Redes sociales campusa

EHU izan da FIRST LEGO League Euskadiren egoitzetako bat

Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean egin zen 17. edizioa, eta 250 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2026/03/05

Salburulegoak Gasteizko talde libreak irabazi zuen txapelketa EHUren egoitzan | Argazkia: Nuria González. EHU.

Otsailaren 28an, larunbatean, FIRST LEGO League Euskadiren 17. edizioa egin zen, eta, beste urte batez, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza eta Kirol Fakultateak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko bultzatutako helburuarekin antolatutako programa honetan parte hartzen duten 6 eta 16 urte bitarteko Euskadiko ikasleak hartu zituen. Aurten, ikasleek aurre egin behar izan dioten erronkari UNEARTHED (lurpetik ateratakoa) izena jarri diote eta arkeologian inspiratuta zegoen.

Gasteizko egoitzan guztira 15 ikastetxek hartu zuten parte (12 Arabakoak eta 3 Bizkaikoak), eta 39 talde lehiatu ziren (22 Challenge kategorian, eta 17 Exploren).

Programa Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, Hezkuntza Sailak, hiru foru aldundiek eta erakunde publiko eta pribatu ugarik babesten dute. Zehazki, Arabako hiriburuan egindako txapelketak Vital Fundazioaren eta Ausolanen laguntza jaso du.

Kategoriak

FLL Euskadin, taldeek adinaren araberako bi kategoriatan hartzen dute parte.

“Explore” kategorian, 6 eta 9 urte bitarteko ikasleentzat pentsatutakoan, taldeek maketa bat eraiki behar dute LEGO ® modelo motordun batekin, eta poster bat diseinatu behar dute, urteko erronkan oinarritutako soluzio berritzailea aurkezteko.

Challenge” kategorian, 10 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutakoan, taldeek robot bat diseinatu eta eraiki behar dute LEGO ® piezekin. Robotak tapete batean hainbat misio egiteko gai izan behar du, eta denboraldiko gaiarekin lotutako arazo erreal bati erantzuna emango dion berrikuntza proiektu bat ere garatu behar izaten dute.

Jai giroan, 250 ikaslek baino gehiagok beren proiektu eta robotak aurkeztu zituzten UPV/EHUn. Epaimahaiak bere balorazioa eman ondoren, Salburulegoak taldea, Gasteizko talde librea, izan zen irabazlea eta, bigarren postuan, Tecnobots taldea, Tecnoclub Elburgokoa (Araba) geratu zen.

FIRST LEGO League Euskadiren 17. edizioan irabazle suertatu diren ‘Challenge’ kategoriako bederatzi taldeetako kideak dira biak, eta apirilaren 11n Burgosen jokatuko den Estatu mailako finalean parte hartuko dute. Han lehiatuko dira apirilaren 29tik maiatzaren 2ra bitartean Houstonen (Estatu Batuak) egingo den munduko finalerako txartela lortzeko.