EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Beasainen
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/12/03, 18:30
Kokapena
Gipuzkoa
Deskribapena
Asteazkenean, abenduaren 3an, 18.30etan, Beasaingo Loinazpe Institutuko areto nagusian (Igartza Oleta, 14), Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da. Jarduera batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan matrikulatutako ikasleentzat eta beren gurasoentzat nahiz orientazioan edo irakaskuntzan diharduten eta EHUri buruzko informazio orokorra jaso nahi duten guztientzat zuzendua dago.
Saio hauen helburua EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da. Era berean, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta ikasleen intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.
Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.