EHUko campusak mugimenduan Kirolaren Egunean
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/09/25
NON: Euskal Herriko Unibertsitatea NOIZ: 2025eko irailaren 24 eta 25an. NORK: Egoi Markaida | EHU.
Atzo, Bizkaia eta Gipuzkoako Campusetan, eta gaur, Arabakoan, EHU energiaz, musikaz eta irribarrez bete da Kirolaren Egunaren ospakizunarekin. Hiru campusak topagune eta mugimendu gune bihurtu dira.
Proposamen bakoitzak parte hartzera, barre egitera eta partekatzera gonbidatzen zuen: yogaren lasaitasun eta kontzentraziotik, herri kirolaren tradizio eta indarretik, jumping fitnessaren intentsitateraino eta Giza Futbolinaren edo Surf mekanikoaren dibertsioraino. Boleibolarekin eta saskibaloiarekin lehiatzeko espirituak ere izan zuen tokia, baita zumba klaseetan erritmoa eta alaitasuna erakusteko ere.
Gainera, Bizkaiko Campusean, hiru kirolari unibertsitario omendu zituzten. Ane Rodríguez Quintanak eta Naiara Villasante Ruiz de Gaunak judoan lortutako zilarrezko dominengatik, eta Soraya Martín Parrak, berriz, taekwondoan irabazitako brontzearengatik. Eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninforan ia 300 lagun batu ziren Íñigo San Millán, Athletic Clubeko Errendimendu Handiko Arloko zuzendaria, entzuteko.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
