-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko errektoretza taldeen arteko bilera
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/24
Pasa den astearte honetan Bidarten bildu dira Bordeleko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretza taldeak. Azken hamarkadan bi erakundeen arteko harremanen eta hauen baitako akordio markoaren egonkortasuna eta arrakasta berretsi dituzte eta, epe luzeko bokazioarekin, etorkizuneko erronka partekatu berriez aritu dira, bereziki ikerketaren, eskaintza akademiko komunaren, eskutik nazioartekotzearen eta ikasleen mugikortasunaren inguruan.
Lankidetzaren izaera estrategikoa nabarmendu dute EHUren errektore Joxerramon Bengoetxea eta Bordeleko Unibertsitateko errektore Dean Lewisek; bi unibertsitateen estrategiak elikatzen dituena, aldi berean, eta baita lurraldeen garapena ere. ENLIGHT europako unibertsitateen aliantzaren baitan nukleo gakoa bilakatu da EHU eta Bordeleko Unibertsitateak osatzen dutena.