EHUko Hezkuntzarako App Azokaren X. edizioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/12/12, 11:00
Kokapena
Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren ostiralean, 2025eko abenduaren 12an, egingo da EHUko Hezkuntzarako App Azokaren X. edizioa, “Hamarkada bat app-ak: hezten duten ideiak, eraldatzen duten aplikazioak” lelopean. Aurten Azokak hamar edizio betetzen ditu, eta horrek sendotu egiten du Bilboko Hezkuntza Fakultatearen eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren arteko diziplinarteko praktika gisa.
Urteurren hau ospatzeko, 8 app diseinatu eta programatu dira, Giza Eskubideen Adierazpena ikastetxeetara, haur eta nerabeengana hurbiltzeko helburuarekin. Polarizazioa gero eta nabarmenagoa den mundu honetan, Ingeniaritza eta Hezkuntza arloetako ikasleek, irakasleen laguntzaz, erakutsi dute teknologiak mundu justuagoa eta bidezkoagoa eraikitzen lagundu dezakeela, Baita Giza Eskubideen errespetua eta defentsa guztion ardura den gizarte osasuntsu bat ere.
Denboran zehar sendotutako proiektu honen helburu didaktikoa da, alde batetik, teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzea hezkuntza-esparruan, eta, bestetik, telekomunikazio-ingeniaritzaren esparrutik aplikatutako irtenbideak garatzeko gaitasuna lantzea. Edizio guztien emaitzak honako hauek dira: 50 app, 400 ikasle baino gehiago diziplinartekotasunean eta talde-lanean trebatuta, eta hezkuntza-komunitateak eta gizarteak garapen teknologikoaren eta hezkuntza-beharren inguruan aurkezten dituzten erronkei erantzuteko gaitasunak garatu dituztenak.
Garatutako aplikazioak Azokaren webgunean daude eskuragarri, dohainik. Ohiturari jarraituz, edizio honetan ere “TxAPPelduna 2025” saria emango zaio azokara hurbiltzen diren pertsonen boto gehien jasotzen duen aplikazioari.
Azokan, proiektuak standetan aurkeztuko dira, talde bakoitzak egindako poster eta tutorialen bidez; talde horiek sortutako aplikazioei buruzko galdera eta zalantza guztiak erantzungo dituzte. Azokaren webgunean jada ikus daitezke bideo-tutorialak, eta bertatik lor daiteke ere Android gailuetan aplikazioak instalatzeko QR kodea.