Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen graduazio ekitaldia (Gipuzkoa)
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/05/23, 18:00
Kokapena
Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, maiatzaren 23an, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) 2023-2024 ikasturteko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako XII. Promozioko graduatuei diplomak emango zaizkie.
Ekitaldiaren buru izango da Marian Iriarte UPV/EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea, Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa eta Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinazio dekanordea. Ekitaldian Jorge Osoro Gipuzkoako Ekonomilarien Euskal Elkargoko lehendakariak, Garazi Devesa ikasle ohia eta LIDLeko EAEko eskualdeko zuzendariak zein Nerea Rico eta Asier Pintado ikasleek parte hartuko dute. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak. Ekitaldiaren musika emanaldia Attrium Ensemble taldearen eskutik izango da.
EGITARAUA
- Irekiera, Ana Berazaren eskutik, Fakultateko Gipuzkoako dekanorde koordinatzailea.
- Jon Barrutiaren hitzak, Fakultateko dekanoa.
- Jorge Osororen hitzak, Gipuzkoako Ekonomilarien Euskal Elkargoko lehendakaria.
- Garazi Devesaren hitzak, ikasle ohia eta LIDLeko EAEko eskualdeko zuzendaria.
- 2023-2024 promozioko sari berezien banatzea eta Nerea Rico eta Asier Pintado ikasleen hitzak.
- Diplomak banatzea: XII. promozioko ‘Bikaintasunez graduatua’ eta Nazioarteko intentsifikazio aipamena’-ren lortu dutenei.
- Diplomak banatzea EAZko graduko XII. promoziokoei
- UPV/EHUn 25 urte lanean eman dituztenei aitortza.
- Marian Iriarteren hitzak, Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea
- Attrium Ensemble taldearen emanaldia