euskaraespañol

Eguneko irudia

Redes sociales campusa

Gipuzkoako Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die

Noiz eta non

2018/09/14, 11:00 - 00:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Gipuzkoako Campuseko nazioarteko eta SICUE ikasleei ongietorria emateko ekitaldia egingo da, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak antolatuta.

Ekitaldian, unibertsitateko eta hiriko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen den kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.

EKITALDIAREN PROGRAMA

11:00etan Argazki ofiziala Carlos Santamaría Zentroko barneko eskaileretan

11:05etan Marta Barandiaran, UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.

11:15etan Fernando Tapia, Gipuzkoako Campuseko Campusaren garapenerako eta Kanpo harremanetarako zuzendariaren agurra.

11:25etan Eneko Goia, Donostiako alkatearen agurra.

11:35etan Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.

12:15etan UPV/EHU ESN Donostia-San Sebastián ikasle elkarteko aurkezpena.

12:45etan Oparien zozketa

13:00 Bazkaria Ignacio Mª Barriola zentroko jantokian