-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Trantsizio energetikoa eraikuntzan eta klimatizazioan aztergai Atecyrren XIV. topaketetan
- Ekitaldia
Noiz eta non
2019/06/11, 09:00 - 00:00
Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola II - M
Rafael Moreno Pitxitxi 2. -48013- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Trantsizio energetikoa eraikuntzan eta klimatizazioa aztergai izango dira ATECYR elkarteak (Asociación Técnica Española de Climatización y Refrigeración) UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan egingo dituen XIV. Topaketetan.
Ekitaldian, besteak beste, Aitor Patxi Oregik, Eusko Jaurlaritzako Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak hartuko du parte. Joan den otsailean onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoen jasangarritasun energetikoari buruzko legea aurkeztuko du Oregik. Lege hau aitzindaria da Estatu mailan.
Egun eraikuntza sektorea hainbat lege-aldaketa elkartzen diren bide-gurutzean dago; aldaketa hauek eragin handia izango dute hala eraikuntzan, nola klimatizazio teknika berrietan, gobernuak karbono gutxiko ekonomia lortzeko hartu duen konpromisoa medio. Gai guzti hauek aztergai izango dira topaketa hauetan.
Informazio gehiago: [ikusi programa]