-
Eraman EHUko unibertsitate txartela zure mugikorrean
-
Adingabekoen kirolean abusutzat jotzen ez dena sexu-indarkeria izan liteke
-
¿Será el desahucio de Maricarmen el principio del cambio?
-
Adela Asua: «Unibertsitatean aurkituko duzue ezagutzaren gozamenerako espazioa»
-
Hondarraren azpian ezkutatzen den zientzia, Zientzia Ministerioak aitortua
Hitzaldia: Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/03/25, 19:00
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Elikagai ekologikoak osasungarriagoak al dira? Egia al da zukuek segundo gutxitan bitaminak galtzen dituztela? Ba al du oinarri zientifikorik haragi gorria eta gantz aseetan aberatsak diren beste animalia proteina batzuk lehenesten duen Estatu Batuetan argitaratu berri den nutrizio-piramideak? Egunero sortzen dira elikadurari buruzko zalantza berriak, eta, kasu askotan, gehien hedatutako ideiek eta sinesmenek ez dute oinarri zientifikorik.
Galdera horiei erantzuna emateko asmoz, Iker Gómez biologoak "Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen" hitzaldi-solasaldia eskainiko du martxoaren 25ean, asteazkenean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian. Gómez Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan doktoratu aurreko ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean.
Hitzaldian, gaur egungo eztabaidetako batzuk jorratu eta elikadurari eta nutrizioari buruzko hainbat mito faltsu desmuntatuko ditu. Hitzaldi-solasaldia euskaraz egingo da eta aldi berean gaztelaniara itzuliko da, nahi dutenentzat.
"Elikadura eta nutrizioaren inguruko eztabaidak eta sinesmenak argitzen” hitzaldi-solasaldia EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Udaleko Kultura sailaren mende dagoen Bidebarrietako Liburutegiak antolatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren parte da. Sarrera doan izango da, eserlekuak bete arte. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, Bidebarrieta Kulturgunea kanalaren bidez.
Hizlaria
Iker Gómez García Biologian graduatua da eta Elikadura eta Osasunean Masterra egin du (Euskal Herriko Unibertsitatea). Gaur egun, doktoratu aurreko ikertzailea da Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan, EHUko Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Obesitatea ikerketa-taldearen barruan.
Laborategian, indipikutik eratorritako konposatuek obesitatearen eta haren komorbilitateen prebentzioan izan dezaketen eragin onuragarria aztertzen ari da.