euskaraespañol

photocampus: eguneko irudia

Redes sociales campusa

ENLIGHTen nobedade guztiak, ekaineko buletinean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2026/06/25

Euskal Herriko Unibertsitatea ENLIGHT aliantzaren sortzaileetako bat da. Europako hamar herrialdetako unibertsitate publiko generalista eta ikerlarik osatzen dute, honako hauek hain zuzen: EHU; Galway (Irlanda), Comenius-Bratislava (Eslovakia); Groningen (Herbehereak), Göttingen (Alemania), Tartu (Estonia); Bordele (Frantzia); Ghent (Belgika); Berna (Suitza) eta Uppsala (Suedia).

Elkarrekin 350.000 ikasle baino gehiagoko super campus bat baino zerbait gehiago osatzen dute: komunitate akademiko, kultural eta sinboliko bat, denboran irautera eta goi mailako hezkuntza eredu berri bat garatzera deitua. Eredu hori Europako nortasunaren funtsezko ezaugarrietan oinarrituta dago, hau da, demokrazian, gizarte erantzukizunean eta aniztasunarekiko errespetuan,

Bere jarduera eta ekimen guztien berri izateko, hiru hilean behin kaleratzen duten buletinera harpidetu zaitezke. Hau da newsletterraren azken zenbakia eta hau alta emateko eta zure posta elektronikoan unean-unean jasotzeko esteka.