Enplegu Gune berriro ere Gasteizen
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/07

NON: Europa Biltzar Jauregia. NOIZ: Maiatzaren 8. NORK: Nuria González. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
'Enplegu Gune' enplegu foroa berriro ere burutuko da Gasteizen, proposamen handi eta anitzez lan mundurako aukera berrien bila ari direnentzat. https://empleo-gune.org webgunean, 297 eskaintza argitaratu dira jada, guztira 885 lanpostu batuta.
Honez gain, bertaratutako pertsonek aukera izango dute zuzeneko harremana izaten, gunean parte hartuko duten 65 enpresarekin, zeinek bere hautagaitza bertatik bertara aurkezteko bide izanik. Goiz osoan zehar, edozein pertsona gerturatu ahal izango da standetara.
Aurreko edizioetan legez, foroak baliabideak eskaintzen ditu enplegagarritasunerako: curriculuma hobetu edo lan bilaketa fintzeko tailer praktikoekin hasi eta profil digitaletarako argazki profesionalak egiten ikasi arte. Guztira, 11 jarduera desberdin programatu dira, enpleguaren bilatzeko prozesuaren etapa bakoitzean lagungarri izango direlakoan.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus