Inspiraciencia lehiaketaren IX. sari banaketa
Noiz eta non
2019/09/06, 19:00 - 00:00
Kokapena
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Donostiako Aquariumean, Inspiraciencia lehiaketaren IX edizioaren sariak banatuko dira. Edizio honetan Materialen Fisika Zentroarekin elkarlanean Ikerkuntza Zientifikoen Kontseilu Gorenak antolatutako zientzian inspiratuetako idazlanen lehiaketa da, Kataluniako CSICen delegazioaren bitartez sustatuta, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren babesarekin.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Paloma Domingo García, FECYTeko zuzendaria
- Javier Aizpurua Iriazabal, CFM, Materialen Fisika Zentroko (CSIC- UPV/EHU), zuzendaria
- Jaime Pérez del Val, CSICeko kultura zientifikoko presidenteordetza adjuntuko nagusia
- Luis Calvo Calvo, CSICeko ordezkari instituzionala Katalunian
- Jon Abril Olaetxea, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia
Sarien banaketan Jon Ander Alonso eta Iñaki Santosek zuzendutako Ze onda antzerki taldearen ikuskizunaz lagunduta egongo da. Ze Onda taldeak bidai imaginario bat proposatzen digu, denboran zehar saltoka, idazlan irabazleen historioei keinuak eginez, dantza antzerkia, musika eta inprobisazioa medio.
Ospakizunean ere Gustavo Ariel Schwartzek, CSICeko ikeralaria CFMn, “Big Bangetik kontzientziara zientzia eta literaturaren bidez” hitzaldia eskainiko du. Gustavo, Donostia International Physics Centerreko Mestizajes, literatura eta zientzia ardatz dituen programaren sortzailea da.
Epaimahaiak 8 sari banatuko ditu hizkuntza bakoitzeko kontakizun hoberenen artean, gaztelania, katalana, galegoa eta euskara, sari bana kategoria bakoitzean, heldu eta gazte. Online egindako bozketaren bidez jasotako publikoaren saria ere banatuko da.
Aurten 389 lan aurkeztu dira, horietatik 377 argitaratu dira (12 kanporatu ziren), 198 gazteen kategorian eta 179 helduenean. Hizkuntzei begira, parte hartzea ondorengoa izan da: 259 kontakizun gaztelaniaz (163 gazte; 96 heldu), 75 katalanez (19 gazte; 56 heldu), 30 galegoz (11 gazte, 19 heldu) eta 13 euskaraz (5 gazte; 8 heldu).