-
Francisco Letamendia "Ortzi" hil da, EHUko irakaslea 2017ra arte
-
Gradu eta graduondo amaiera ekitaldi bateratua ospatuko du EHUk San Mamesen ekainaren 12an
-
EHUk atsekabea erakutsi du Garaikoetxearen heriotzagatik: "Euskal unibertsitate publikoa zorretan dago berarekin"
-
Sexua aldagai saihetsezina ikerketa biomedikoan
-
Non dago armairu hau?
ERAKUSKETA: ‘Burdin martxaren ostean’
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2019/05/13 Noiz arte: 2019/05/17, 09:00 - 20:00
Kokapena
Etxepare erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Arte Ederren Fakultateko ikasleek ‘Burdin martxaren ostean’ erakusketan parte hartuko dute, LAN Ikus-entzunezko Langile Jaialdiaren baitan.
UPV/ EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboaren Masterreko ikasleen lanak bildu dira erakusketarako. 2018aren amaieraz geroztik, “Burdinaren martxa” bezala ezagutzen den protestaren inguruan lan egin dute ikasleek, hots, Bizkaiko Labe Garaietako (AHV) langileek 1992ko urrian siderurgia arloko 10.000 lanpostu ingururen kaltetan ezarritako enplegu-erregulazioen eta birmoldaketa-planaren aurka protestatzeko Bilbotik Madrilera antolatu zuten martxa gogora ekarriz.
Halaber, erakusketan izango da gonbidatu legez Bizkaiko iragan industrialaren inguruan interes handia duen Camilo Torres artista txiletarra. Esposizioan bere azken sormen-lanetako batekin parte hartuko du.
Erakusketa hau astelehenean inauguratuko da, maiatzak 13, 18:30ean, eta Bizkaia Aretoko Etxepare gelan bisitatu ahal izango da maiatzaren 17ra arte. Sarrera doan.