-
Franco: Historia y/o relato moral
-
Jarduera elektrikoa detektatu da lehenengoz Marteko atmosferan
-
Adimen artifizialaren egia ezkutua
-
Gorozkietan ezkutuan dagoen DNAk erakusten du iberiar otsoaren dieta
-
EHUk bere premiak zehaztu eta Legebiltzarrari eskatu dio 2026ko aurrekontuetan finantzaketa indartzea
Erakusketa: Industria-memoria
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/12/01 Noiz arte: 2026/01/28
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Abenduaren 1etik urtarrilaren 28ra, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ‘Industria-memoria’ izeneko erakusketa ikusgai dago. Erakusketa Diego Martin-Saizek antolatu du, EHUkultura Gipuzkoaren laguntzarekin.
Sarrera librea da. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:30era.
Diego Martin-Saiz, Iruñean jaioa 1973an. Arkitektoa lanbidez eta margolaria bokazioz, akuarelan aurkitu zuen askatasun sortzailearen lurraldea, arkitekturari eta denboraren joanari buruzko bere begiradarekin elkarrizketan. Bere obra figurazio berriaren barruan kokatzen da: orbanak, tonu kromatiko neurtuak eta trazu kontzeptualak dira deskribapen zuzenaren ordezko.
Margotzen dituen industria-eszenak ez dira hondakin hutsak ezta iraganeko aztarna produktiboak ere: memoria-paisaiak dira, denborak hauskor bihurtzen duenaz eta existentziaren iragankortasunaz mintzo diren lekuak. Bere lanbideko esplorazioetan ateratako argazkien oinarritik, estudioan berreraikitzen ditu giro trinkoak eta inguratzaileak, non zutik dirauenak galdutakoaren pareko garrantzia hartzen duen.
Akuarela bakoitza aztarna bilakatzen da: argi-itzalen zatiak, irudikatu baino gehiago, oroitarazten dutenak. Bere orbanetan utzitakoaren poetika taupadaka dago, eta gonbidapen bat egiten digu gelditzera, oraindik irauten duen horretan, desagertu arte.