-
EHUko ikerketa batek Arabako Errioxako historia berridatzi du
-
Emakumeak eta Zientzia: lau ikertzaile-belaunaldi XXI. mendeko erronkei aurre egiteko
-
Seguridad, miedo y ciudadanía: el joven magrebí como chivo expiatorio
-
Abortos financiados con dinero público, pero realizados en clínicas privadas
-
Oles, oles lurra esna zaitez!
Escape Room ‘Ehiztariak’
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/12/14, 10:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Unibertsitate Pabiloiak Arabako Campuseko bigarren Escape Rooma hartuko du. Edizio honek ‘Ehiztariak’ du izenburua, eta INIZIA Araba Campus ekintzailetza-programaren jarduera bat da. Horri esker, talde batek funtzionatzeko funtsezkoak diren ezaugarriak eta trebetasunak landu ahal izango dira, hala nola komunikazioa, lidergoa, talde-lana, erabakiak presiopean hartzea, arriskuak hartzea edo denbora erabiltzea.
Banaka edo gehienez sei laguneko taldean parte har daiteke. Bost emanaldi izango dira, hiru goizez eta bi arratsaldez, 10:00etan, 11:30ean, 13:00etan, 15:30ean eta 17:00etan. Pase bakoitzean talde batek baino gehiagok parte hartu ahal izango du eta pase bakoitza irabazten duen taldeak xehetasun txiki bat jasoko du.
Ekitaldia doakoa da eta plazak mugatuak dira, eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleitzen dira. UPV/EHUko langileek eta ikasleek lehentasuna izango dute Escape Roomean parte hartzeko.
Izena emateko epea 2024ko abenduaren 11ra artekoa da, esteka honetan: https://forms.gle/kWCeUdQzac4ncPqJ6