Estres Termikoa. Zergatik ez gaitu beroak denoi berdin itotzen?
- Ekitaldia
Noiz eta non
2026/10/21
Kokapena
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta 4. -48005- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Naia Ormaza Zulueta doktoretza-ondoko ikertzailea, klima-aldaketak eta ingurumen-kutsadurak eragindako arriskuetan aditua, estres termikoan eta tenperatura altuek pertsonengan eragin desberdina izatean oinarritutako hitzaldi-solasaldiaren protagonista izango da. Saioan azalduko du nola erantzuten dion organismoak muturreko beroari, zer ekarpen egin dezaketen klima-ereduek etorkizunean izango dituzten eraginak ulertzeko, eta zein diren berotze globalaren ondorio nabarmen batzuk, hala nola lanorduen galera, nekazaritzan izandako kalteak edo kolektibo jakin batzuen kalteberatasuna. Gainera, gure eguneroko ohituren eta klima-aldaketaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egingo du, eta azpimarratuko du planeta berotzen gutxien laguntzen dutenak ondorio larrienak pairatzen dituztenak izaten direla.
Ekitaldia euskeraz izango da, baino aldi bereko gaztelerako itzulpena izango du.
Streaming bidezko emisioa izango du Bidebarrieta kulturgunea (youtube) eta Katedratik (tiktok).