Etorkizuneko fisikariak bisitan Kimika Fakultatean
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/07/24
NON: Kimika Fakultatea. Gipuzkoako Campusa (Donostia). NOIZ: 2025eko uztailaren 23a. NORK: Komunikazio Bulegoa. EHU.
Euria egin duen arren, Fisikako 170 ikasle baino gehiago Gipuzkoako Campusean izan dira, CICnanoGUNE, CFM, DIPC eta EHUko Kimika Fakultatea gertutik ezagutzeko. Ikerketa-zentro bakoitza aurkeztu den Carlos Santamaría zentroan bilera labur bat egin ondoren, ikasleak, taldetan banatuta, aipatutako zentroetara joan dira. Kimika Fakultatean gainazalen elektrokimikako laborategia ezagutu dute Sara Barja ikertzailearen eskutik, eta kimika jasangarriko laborategia, Haritz Sardon ikertzailearen eskutik. Ondoren, Joxe Mari Korta bisitatu dute. Bisita hau Fisikako Ikasleen Espainiako Topaketa (ENEF) barruan kokatzen da, diziplina hori ikasten duten Espainia osoko gazteak biltzen dituen urteko ekitaldirik handiena, egun hauetan Bilbon egiten ari dena.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus
