-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
-
Kiroldegian, kirolean
Uda ikastaroa: 'Etorkizuneko mugikortasunak', Guggenheim Bilbao Museoak eta UPV/EHUk antolatua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2022/09/12 Noiz arte: 2022/09/13
Deskribapena
Guggenheim Bilbao Museoak eta UPV/EHUk Etorkizuneko mugikortasunak uda ikastaroa eskainiko dute datorren irailaren 12an eta 13an Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan. Norman Foster komisario duen eta irailaren 18ra arte Museoan ikusgai dagoen Motion. Autos, Art, Architecture erakusketari amaiera ematen dion Future aretoa osatzen duten diseinu- eta teknologia-proiektuak prestatu dituzten eskola eta unibertsitateetako profesional gailenek hartuko dute parte saioetan. Manuel Cirauqui Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradun eta Future aretoko komisarioak zuzendutako ikastaroa erakusketaren babesle den Volkswagen Group-en laguntzaz antolatu da, eta bertan izango da.
Bi egunetan zehar, adituek mugikortasunaren inguruko zenbait proiektu utopiko erakutsiko dituzte —euren zuzendaritzapean nazioarteko hamabost eskola eta unibertsitateko ikasleek Future aretorako garatu dituzten egitasmoak— eta tokian tokiko zein munduko ekonomien jasangarritasunari buruzko galdera premiazkoenei helduko diete. Mugikortasunaren etorkizunean sakontzea da helburua, baita diseinatzaile, teknologo eta ingeniarien belaunaldi berriek mugikortasunarekin eta jasangarritasunarekin lotutako proiektu berritzaileak formulatzeko duten gaitasunean ere.
Ponentzien, kasu praktikoei buruzko adibideen eta mahai-inguruen bidez, baterako ikaskuntzan, elkarrizketan eta transferentzian oinarritutako plataforma gisa jardutea da ikastaroaren asmoa, eta mugikortasunaren gaiak lotzen dituen arloetako profesionalei eta ikasleei dago zuzendua: autoen diseinutik hasi eta arkitektura, hiri-plangintza, gizarte- eta
ingurumen-zientziak, diseinua eta artea bezalako arloetara.
Jasangarritasuna Guggenheim Bilbao Museoaren 2021–2025 Plan Estrategikoaren konpromiso nagusietako bat da. Hala, honako ikastaro hau Museoak garapen jasangarriaren alde egina duen apustuaren baitan kokatzen da, izan ere, aurreikusita du ingurumenari eta sentsibilizazio ekologikoari buruzko hausnarketarako gune bat txertatzea programa publikoetan eta erakusketa- eta hezkuntza-programazioan.
PROGRAMA
Datak: irailak 12 eta 13
Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa
Parte-hartzaileak: Royal College of Art, ETH Zurich, Umeå University, TU Delft, MIT Media Lab, Yale University, eta Tokio eta Lurmutur Hiriko unibertsitateetako ordezkariak; Norman Foster Foundationeko ordezkariak; eta Manuel Cirauqui, ikastaroaren zuzendari eta Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna.
Hizkuntza: gaztelania eta ingelesa aldibereko itzulpenarekin Informazio gehiago: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/jarduerak/hitzaldia-mugikortasunaren-etorkizunak